JESUSEK IRAGARRI JAINKOAREN ERREINUA (1)

By , 2016/12/24 07:59

Liturgia urtearen bururapena markatu dugu «Jesu Kristo gure Jauna, diren guzien Erregea»ren besta ospatuz. Egia erran, Erregetzaren irudia, gaizki-ulertze anitzen iturria izan da eta da. Hau piska bat argitzeko, proposa- tzen dauzuet 2016ko GOGOETA ASTEAn Xabier Andonegi-k (Pio XII Donostiako Goi Zientzietarako Goi Ikastegiko zuzendari izana – gaur egun Donostiako San Bizente parropiako erretora) gai huni buruz eskaini mintzaldiak zuen- ganatzea.

Xuxenaz, hau guzia ka- kotx artean joan behar litaike, haren hitzak direkalo. Baina gauzak laburbildu ditut eta hemengo euskararat egokitu (nere ustez…). Ez dira beraz erranaldi zehatz- zehatzak. Mintzaldia hasten du Jainkoaren erreinuak Biblian duen funtsezko lekua aipatuz. Jainkoaren erreinua guziz ga- rrantzitsua da Itun (Testamentu) Zaharraren tradizioan, Jainkoaren salbamen-asmoa eta herriaren esperantza adierazteko moldea baita. Izan ere, Israelgo herriak hainbat gorabehera, arazo eta tragedia jasan behar izan zituen, baina beti lotu zen fedean oinarritu esperantzari.

Jainkoak erreinatzen duenean, mundua Jainkoaren erreinu bihurtzen da, eta, horregatik, erreinua baino lehena- go, Jainkoaren erreinatzea edo erregetza aipatu behar da. Edu-

kiari edo mamiari dagokionez, erreinatze horrek gauzatzen du justiziaren ideal amestua. «Jainkoak, munduan erreinatzen duela erakusteko, hauxe egiten du: ona eta urrikalkorra izan sortu izaki gu- ziekin, eta, horrela, errealitate historiko-sozial bidegabea bidezko bihurtu; hau da, elkartasuna nagusi den eta behartsurik ez duen errealitatea» (Jon Sobrino).

Ildo hortarik, Jainkoaren erreinatzea liberaziotzat hartu behar da, ez karitatezko ekintza- tzat soilik. Bestalde, alderdi historikoa du erreinatzeak; alabaina, zapalkuntza objektiboetarik askatzen du Jainkoak. Eta alderdi soziala ere badu; izan ere, libe- razioa eta justizia herri batentzat dira. Azkenik, teologala ere bada erreinatzea, Jainkoak bere erreali- tatea errebelatzen baitu, historian horreia eta ez beste molde batean jokatuz.

Erreinu hori Jainkoaren dohaina da, baina herri baten eginkizun ere bihurtzen da ! Hori biziki garrantzitsua da Biblian, eta guziz garrantzitsua da gogoraraz- tea gaur egun Elizaren misioaz ari girenean. Bestela erranda, Jainkoak jokatzeko duen moldeari (urrikaltsua, askatzailea, justizia- emailea) jarraitu behar dio Israe- lek bere jokabidean. Eta horrela jokatzeagatik izango da Israel Jainkoaren herria, eta ez hautatua izaiteagatik soilik.

Hautapenak ez dakar, beraz, Israel beste herrien gainetik jartzen duen pribilegiorik. Izaite- kotz ere erantzukizun handiago bat da, eta garrantzitsua da ho- rrela ulertzea; alabaina, «hautatua izaitearen» kontzientziak arrisku larriak ekartzen ditu berekin, bai- ta Elizan ere. Ondorioa hau da: Jainkoak gauza miragarriak egin ditzake edozein herrirekin: komeni da hori kondutan izaitea erli- jioen arteko elkarrizketetan. Aldiz, hautapenari erantzun behar zaio, historian eginez Jainkoak haiekin egin duen gauza bera. Ez da, be- raz, «grazia merkea».

Erran dezagun, bestalde, Jainkoaren erreinatzeak alderdi pertsonala ere baduela. Gizakiek beren bizitzetan Jain- koaren ontasuna, urrikia, justizia eta adiskidetzea errepikatzen dituztenean erreinatzen du Jain- koak.

Tradizio hortarik zetor- ren Jesus. Erreinu hori berehala jinen zela iragarri zuen, eta haren presentziaren seinaleak eman zi- tuen: sendatzeak, deabruak hai- zatzea, bekatariei eta baztertuei harrera egitea, haiekin jatea… Jainkoaren berri ona zen, bereziki behartsuentzat. Haien zerbitzura jarri zen, eta zapaltzaileenganik defendatu zituen gurutzean hil zen arte.

Ebanjelioetan Itun Za- harrean baino argiago agertzen

da Jainkoak ez duela herri batean erreinatzen, baizik eta presuna guzien baitan. Horrenbestez, hari jarraitzea eskatzen du, erreinua praktikan jartzea, eta haren jazar- penaren eta gurutzearen zorian parte hartzeko ere eskatzen du, mundu zapaltzailearekin izango den buruz-buruko profetikoa dela-eta.

Azkenik, Jesusek bere jarraitzaileak Jainkoari abba (aita) erraitera gomitatzen ditu, Jesusek berakegiten zuen bezala, horrekin Jainkoaren errealitate pertsonala- ren ontasun berria eta eskandala- garria adieraziz, eta samurtasuna eta baldintzarik gabeko harrera ere bai. Eta abba «Jainkoa» izai- ten uzteko ere eskatzen die; hau da, Jainkoa manipulaezina den misterioa izaiten uzteko, eta ho- nako hauek eska ditzakeena: salaketa profetikoa, gatazketan sartzea, arriskuak hartzea, ez ja- kitea, bide ezezagunetarik ibiltzea eta azkeneraino joaiteko prest egoitea. Horren araberakoa izan beharko du haren jarraitzaileen izaiteko moldeak.

Arras inportantea da gaia haste-hastetik maila hortan planteatzea, Testamendu Zaha- rretik abiatuz. Ene itzulia izanen den ondoko aldietan gai hau jorratzen segituko dugu.

Peio Ospital

Herria 2016/12/8 -tik numerizatua

Comments are closed

Panorama Theme by Themocracy

Tresna-barrara saltatu