Zure iritzia!

By , 2013/06/21 06:13

 

 Zenbat buru  hanbat aburu!

Zure iritzia idaz dezakezu “Leave a Reply” kuadroan.

Hortarako:

-Ez-izen edo izen-goiti bat hautatu behar duzu.

-Utziko duzu ere zure gutenelaren zuzenbidea (Email); ez da agertuko, ez dugu zabalduko.

-Komentarioa idatzi, eta, igorri aitzin, Add reply hortan kalkula ttiki bat egin behar da.

Berritz joan Fedea eta kulturaren gunera: talaia.net

22 Responses to “Zure iritzia!”

  1. iturriederreta(e)k dio:

    Zer diozue Fedea eta Kulturako lagunak?
    Iritzi bloga huntan ezar dezakezue zuen iritzi (opinione) edo iruzkinak (komentarioak).
    Nahi duzuen arte.

  2. Perttoli7(e)k dio:

    Biba FTK
    Bide luze ta emankorra egin dezala

  3. iturriederreta(e)k dio:

    Bertze iruzkinik??

  4. jorajuria(e)k dio:

    Kendu dut kontrola.
    Zuzenean ager daiteke iritzia.
    Bat batean elgar hizketatzen ahal da!

  5. iturriederreta(e)k dio:

    Agur lagunak! Zer berri!

  6. iturriederreta(e)k dio:

    Nere buruarekin elgar hizketan aritu beharko iduriz….

  7. jorajuria(e)k dio:

    Zertan zaizten nahiko nuen ba jakin….

  8. jc.iribarren(e)k dio:

    milesker
    zuri esker atzeman dut GORESMEN KANTA (G Solorzanoren hitzak) aurresku doinuan kantatzen ahal dena
    JCI

  9. iturriederreta(e)k dio:

    Goresmenak zuri JC!

  10. iturriederreta(e)k dio:

    Atzoko bilkuraz zer?

  11. iturriederreta(e)k dio:

    Atzo bilkura baikora iduritu zait.
    Ekar dezala ondorio on biharko girixtino euskaldunentzat!
    Webgunearen beharra berritz ere azpimarratu du.
    Ian erranak gauzatzen diren!!

  12. iturriederreta(e)k dio:

    Jean Claude saiatu da eta ez du lortu

  13. Iturriederreta(e)k dio:

    JC-ek ezin badu… akabo etxea!!!

    • irrintzina(e)k dio:

      Bilkuran erranak gauzatzeko, ene lehen urratsak blog huntan. Jadanik entseguak eginak, lortu gabe, et orain?

      Poz haundirekin Iñakiren otoitza aurkitu dut Pier Pol Bertzainen bozarekin. Eskerrak

      • iturriederreta(e)k dio:

        Zure Irrintzinaren oihartzuna plazerrekin entzuna izan da Iturriederreta (Les 3 fontaines)guzian!

  14. Etxeto(e)k dio:

    Igandetako testuak.
    Zuzenketa bat egin behar litaike :
    Diosesaren gunean eta Talaian agertzen diren igandetako testuak eta heien iruzkinak oso-osoan agertzen dira bai diosesako gunean bai eta ere Talaian. Ez da batere diferentziarik hortan gune batetik bestera.

    • iturriederreta(e)k dio:

      Horixe bera pentsatzen nuen bainan ez nuen egiaztatua.
      Milesker!
      Baduzu beraz diosesako webgunearen helbide xuxena: zoin da?

      • Etchehandy(e)k dio:

        Iturriederretari
        Igandeetako irakurgaiak eta heien iruzkinak diosesaren gunean ere aurki dezazketzu helbide honetan :diocese64.org
        Lehen orrialdean berean, ikurriñaren gainean klik egin eta horra dena aitzinean duzula…
        Temuntzia bainaiz, Talaian, igandeen lekuan zergatik uzten diren C urteko igandeak ez dut ulertzen. Nahasbide bat dela iduritzen zait liturgian doi bat trebe ez denarentzat.
        Erranak erran eta ez adiorik.

        • iturriederreta(e)k dio:

          “2014-eko A urtea” titulu pean dira testuak beren igandeetako datarekin…
          Nola nahasi “2013 ko C urtea” titulupean direnekin?

          Errexena da kentzea.
          Mementoan uzten ditut asmoa baitut astia hartzea beren referentzia lotzeko bertze zutabe batean. Hola jendeak aurki lezazke testuen azalpenak igandeetarik kanpo ere…

          Edo bertze manera bat aurkitzen dugu dena publikatzeko, bertze orri batean edo, nahi duen testuaren azalpenaren aurkitzeko ahala emanez jendeari….

  15. irrintzina(e)k dio:

    Talaia ari da haunditzen! Hemendik laster bere etxola ttikitik ateratuko da
    Jo aintzina!

  16. Gabriel OYHARZABAL(e)k dio:

    ­­­­­­­­­­­­­­­AITASAINDUTZA EZTABAIDAN (Hemen aldizkarian agertua, 40. Zenbakian)

    Joxe Arregik egin duen artikulu mamitsu honetan « Aitasaindutza eztabaidan », egia andana bat erraiten ditu. Bizkitartean, ohartzen gira haren jarrerak huts batzuk badituela. Iduritzen zait lehenetsi dituela Berri Onaren erran batzuk, testuingurutik ateratuz.
    Eman dezagun « Ez deitu lurrean inori Aita !  (Mateo/Matiu 23 ; 8-10)» (Hosto 56an).
    Hortik, argudioa ateratzen du Aita Sainduaren tradizioa funtsezko oinarririk ez duela. Nori mintzo zen Jesus ? Apostoluei bakarrik? Pedro/Petri ? Iduritzen zait lehenik farisaoei ari zela mintzo. Gomitatzen zaituztet testoa irakurtzea bere testuinguruan. Ez da mugatu behar Mateo/Matiu 23, 8-10 leloan bakarrik, bainan 23. kapitulu osoa irakurtu behar da. Orduan, aski argi da Jesusek farisoen jarrerak salatu nahi dituela, eta horiek zirela haren jo mugan. Apostoluak gertakari honen lekuko izan dira bainan ez dituzte farisaoen ikusmolde bereak.

    Hona Matiu/mateoren 23. kapitulua, bere osotasunean, Biblia lapurtarrezetik ateratua :

    Jesusek lege-irakasleak eta farisauak salatu
    (Mk 12,38-40; Lk 11,37-52; 20,45-47)
    23
    1 Orduan Jesus jendaldeari eta dizipulueri mintzatu zitzaioten:
    2 –Lege-irakasle eta farisauek eginbide dute Moisen irakaspenen emaitea. 3 Heiek erran guzia egizue, beraz, eta begira zazue; bainan heiek egiten dutena ez egin; erraiten baitute, bainan ez egiten. 4 Zama pizuak estekatu eta jendeen sorbaldetan ezartzen dituzte, bainan berek ez dituzte eriaz ere higitu nahi. 5 Egiten duten guzia, jendeek ikusteagatik egiten dute; beren larrutxak zabal erabiltzen dituzte eta litsak 
    luze. 6 Maite dituzte ohorezko lekuak apairuetan, lehen alkiak sinagogetan, 7 agurrak plazetan, eta jendeak erran diezoten «Irakasle jauna». 8 Zuek, ordea, ez bila nehork erran diezazuen «Irakasle jauna!», irakasle bat baizik ez baituzue, eta denak elkarren haurride zirezte. 9 Eta lur huntan ez erran nehori «aita», aita bat baizik ez baituzue, zerukoa. 10 Ez bila ere nehork erran diezazuen «gidaria», gidari bat baizik ez baituzue, Mesias. 11 Zuetarik handiena izan bedi zuen zerbitzari. 12 Bere burua goratuko duena, apalduko du Jainkoak, eta bere burua apalduko duena, goratuko.
    13 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak, jendeari Jainkoaren erresuma hesten baitiozue! Zihaur ez zirezte sartzen eta sartu nahi luketenak ez dituzue sartzera uzten. ( 14 
    15 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Juduberri baten egiteko itsas eta leihor zabiltzate eta, bildu duzuenean, ifernurateko zuek baino bietan gaiago egiten duzue!
    16 Dohakabeak zuek, bide-erakusle itsuak! Erraiten duzue: «Norbaitek zin egiten badu tenpluaz, ez du baliorik; bainan zin egiten badu tenpluko urreaz, zor du».17 Zentzugabe eta itsuak, zuek! Zer da nagusi, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua? 18 Erraiten duzue ere: «Norbaitek zin egiten badu aldareaz, ez du baliorik; bainan zin egiten badu aldareko opariaz, zor du». 19 Itsuak, zuek! Zer da nagusi: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea? 20 Zin egiten duenak aldareaz, hartaz eta haren gainean den guziaz du zin egiten; 21 eta zin egiten duenak tenpluaz, tenpluaz eta han bizi denaz du zin egiten; 22 eta zin egiten duenak zeruaz, Jainkoaren tronuaz eta han jarria denaz du zin egiten.
    23 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Landare ttipien hamarrena ordaintzen duzue, eta legean den beharrena uzten: zuzentasuna, urrikalmendua eta leialtasuna. Hau egin behar zen, hura utzi gabe! 24 Bide-erakusle itsuak! Ulitxa irazten duzue eta kamelua irensten!
    25 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Edateko eta jateko untzien kanpokaldea garbitzen duzue, barnekaldea ohointzaz eta sabelkeriaz betea delarik! 26 Farisau itsua! Garbi zak lehenik koparen barnea, kanpotik ere garbia izan dadin.
    27 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Hilobi zurituak iduri duzue: kanpoz itxura ederra dute, bainan barnea hil-hezurrez eta ustelkeriaz betea. 28 Zuek berdin: kanpoz gizon zuzenak iduri duzue jendeen begietan, bainan barnea itxurakeriaz eta gaixtakeriaz betea.
    29 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Profeten hilobiak eraikitzen eta jende zuzenen hilarriak apaintzen dituzue, 30 erranez: «Gure arbasoen egunetan bizi izan bagina, ez ginen heien lagun izanen profeten hiltzeko». 31 Beraz, zihaurek aitortzen duzue profetak hil zituztenen semeak zireztela. 32 Burura zazue, bada, zuen arbasoek hasia!
    33 Sugeak, sugegorri arraza! Nolaz ihes eginen diozue ifernuko kondenamenduari? 34 Horrengatik, igorriko dauzkizuet nik profetak, zuhurrak eta lege-irakasleak, eta zuek batzu hilen eta gurutzitzatuko dituzue, beste batzu sinagogetan azotatuko eta herriz herri gaizki erabiliko, 35 hola, gainerat eror dakizuen lur huntan ixuri izan den gizaki zuzenen odol guzia: hasi Abel zuzenaren odoletik, eta saindutegitik aldare artean hil zinuten Barakiasen seme Zakariasen odoleraino. 36 Egiaz diozuet: hori guzia oraiko jendeen gainerat eroriko da.
    Jerusalemi erasiak
    (Lk 13,34-35)
    37 Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri igorriak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi ukan zure seme-alabak, oiloak bere xitak hegalpean biltzen dituen bezala, eta ez duzue nahi ukan. 38 Horra bada: etxea hutsik utziko zaizue. 39 Eta erraiten dauzuet ez nauzuela gehiago ikusiko, erranen duzuen arte: Benedikatua Jaunaren izenean datorrena! 

     

    Aldiz, 16. kapituluan, Jesus bere dizipulueri mintzatuko da buruz buru.
    (Hosto 57an) Hor ere ez da bakarrik erranaldi hau « Zu zara Pedro/ Petri eta harkaitz honen gainean eraikiko dut neure eliza. (Mateo/Mattiu 16 ; 18) » erabili behar bainan aitzinako eta ondoko erranaldiak ere. Erranaldiak bere testuinguruarekin Piarresen izaera azkartzen du eta ondorioz sinbolikoki batasunaren ikurra bilakatzen da. Bistan da, ez dela horretaz gehikeririk ateratu behar. Eta gizadiak nagusitasunaz duen konzeptua guti du ikusteko Jesusenarekin.
    Hona mateo/Matiu 13tik 20arte :

    Petrik Jesus Mesiastzat aitortu
    (Mk 8,27-30; Lk 9,18-21)
    13 Filiperen Zesareako eskualderat joan zenean, Jesusek bere dizipulueri galdegin zioten:
    –Gizonaren semea nor dela dio jendeak?
    14 Heiek ihardetsi:
    –Batzuk Joanes Bataiatzailea dela; beste batzuk Elias; besteek Jeremias edo profetetarik bat.
    15 Jesusek galdegin zioten:
    –Eta zuek, nor naizela diozue?
    16 Simon Petrik ihardetsi:
    –Zu Mesias zira, Jainko biziaren semea.
    17 Orduan, Jesusek erran zion:
    –Dohatsua zu, Simon, Jonaren semea, hori ez baitauzu haragi eta odolezko nehork 
    agertu, zeruko nere Aitak baizik. 18 Eta nik diozut: Petri (Harri) zira zu, eta harri horren gainean eraikiko dut neure Eliza; eta herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. 19Jainkoaren erresumako gakoak emanen dauzkizut; lur huntan estekatuko duzuna, zeruan ere estekatua izanen da, eta lur huntan laxatuko duzuna, zeruan ere laxatua izanen da.
    20 Orduan, bera Mesias zela nehori ez erraiteko manatu zioten dizipulueri.

    Erraitea Jesusek ez dituelako sekulan erran « Aita Saindua » hitzak, eta gaurregun ez direla aizu erraitea ez du zentzu handirik.
    Zoritxarrez, Elizak eta Aita Sainduek gizadiaren konzeptua ohi zuten erabiltzea. Hori hondamena handia izan da eta da. Bainan ez da ahantzi behar 3 aldiz Petrik Jesusi uko egin ziola … Petri, beste jendeek bezala, gizaki bat baizik ez baita… Jatorrizko bekatuaren zama…

    Beste ikuspegi arrunt desberdin batetik, nahi nuke erran ‘profeta/Saindu’ batzuek haien lekukotasunak ekarri dizkigutela. Hiru ditut gogoan : Bat da Bingen-eko Hidegarde-na : serora horrek oso gogorki astindu zituen bere garaieko Aita Sainduak eta goi-eliz gizonak. Beste bat da Anne-Catherine Emmerich-ena : agerpen mistikoen bitartez ikusi zuen Debrua Jaun ta Jabe Erroman (Batikanoan).
    Eta azkena, Hungarrian gertatu diren gertakari batzuk azken gerlan iragan direnak.
    Aingeruak mintzatu ziren lau gazte batzuei eta zonbait solasaldietan, gure garaietako eginak, Elizaz holako bertsu mistikoak erran dituzte :

    ( Aingeruekin solasean liburuan,164 hostoan) : Gittari mintzo :

    … Molde berean ongi etorri egin iezaien guziari eta guziei,
    hire betebeharra baita.
    Ezin dinat hire bitartez Aitaren grazia pasarazi
    ez badion ongi etorri egiten salbatua ez den munduari.

    Beste ahots indartsu batekin:
    Elizako burdinezko ate pisua, IREKI HADI!
    DIOT: IREKI HADI!
    HAREN grazia zuekin izan dadila!

    (266. hostoan) :
    … JAINKOA gurtzen den eliza sakratua eta garbia da. Erlijioa galtzen balitz,
    eliza puskategi bilaka liteke.
    Jainkoaren gorespenak du egiten eliza eliza.
    Elizak eta erlijioak oraino hiltzen ari dira.
    Baina Eliza berriak ez du hormarik, betierekoa baita.
    Zuek zarete betiereko Elizaren eraikitzaileak eta etorkizunako apezak;
    Eliza hau deitzen da mundu salbatua.

    344. hostoan) :
    … HARK (Jesus) ere bataioa galdegin zuen.
    Bazakien bakarrik horrela aitzina zitekeela
    eta denek segituko zutela.
    Eliza hiltzen ari da baina urezko bataioa betiereko da.
    Urak ekaia askatzen du.
    Eta suak, ura.
    Argi-haziak Seiak (Talde aingerutiarrak) askatzen ditu.
    Eliza** bizitzen da ala hiltzen: Itxura.
    DEN GUZIA HAREN (Jainkoa) etxea da.
    Eliza zati ttipi bat baizik ez da; zati ttipi bat.
    Artzain on batek artalde asko ditu.
    Etxe batean itsuak dohatsu bizi dira.
    Beste batean, negarretan bilatzen dutenak.
    Hirugarren batean, deusik entzuten eta ikusten ez dutenak.
    Artzain bakarra baina arditegi anitz!
    Denborak etxe zaharrak suntsitzen ditu eta berriak eraikitzen.
    Zuen bizilekua, zuen etxe bakarra
    ez da gehiago etxea, ez-eta xuritua den etxe-aitzina
    baina betidanik eta betiereko apailatua den Zerua,
    HAREN Bihotza, Bihotz-Argia, Hazia, Egoitza bakarra.
    Ene maiteak, gaurdanik, han bakarrik bizi zaitezkete.
    Horrela, JAINKOAK eragin dezake:
    zuen eskua jadanik prestatua da.

    * “Egyhat” hitzak erran nahi du “beste etxea”; adierazten du ere Eliza, erakunde gisa.

    (361. hostoan) :
    Katedraletan, hil-mihisearen puskak begiratzen dira.
    Baina katedrala guziak eror daitezke.
    Harria Zerurari buruz eraikia izan da, eta biziduna zangopilatua.
    HARK (Jesus) ez zuen hori irakatsi.
    Harria lurrera botatua izanen da baina biziduna goraltxatua.
    Katedraletan Hitza bakarrik aldarrikatzen bada,
    katedrala bakoitza hilobi bilakatzen da.
    Poz Mezua bihur bedi Errealitate!
    Gauzatzen ez bada, Mezularia iruzurgile izan liteke.
    Basamortuan oihukatzen zuenaren ahotsa – izan da.
    Izana dena, dena eta izanen dena galkorrak dira.
    Eraldatzen den Berria betiereko da.
    Irazartzen dena,
    haraindian ikusten duena,
    geroaren haraindian hazten dena, BAT da HAREKIN (Jainkoa).
    Harria kendua da,
    ekaia itxuraldatua,
    gorputza askatua.

    376. hostoan) :
    … Ezkila jotzen ari da.
    Lehengo ezkilaren hotsak elizara joaiteko deitzen du.
    Belaunikaturik sinesdunak ikaran daude,
    burua apal, negarretan, bihotza tinki.
    Kanpoan, begiluze ezazolak.
    Aldarearen haraindian, elizaren haraindian, bakarrik Berria aurki daiteke.
    Lehengo aberria den Elizak
    sentimendu zaharrak, ohikoak, babesten ditu.

    Lege berriak, Grazia berriak, Zeru-lurren Sormenak
    den guzia betetzen dute.
    Betetzen dute eskasia bakoitza,
    lurreko zilo bakoitza,
    izan daitezen hilobi edo bihotz huts,
    izan daitezen ogi gose edo hiltzailearen esku,
    Hutsune guziak beteak izanen dira;
    HARK (Jainkoa), sekula hartzen ez duenak
    baina bakarrik ematen, den guzia beteko du.

    Hemen, ohar horiekin gelditzen naiz jakina artikuluak beste anitz gogoeta bururat ekarri dizkidala.

    Gabriel OYHARZABAL g.oyharzabal@free.fr

Leave a Reply

*

Panorama Theme by Themocracy

Tresna-barrara saltatu