RSS

Search results for ‘balizko’

*Balizko diozesako bestak.

Egin dezagun behingoan haurrek bezala, aditzaren iragana baliatzen dute errealitatetik ihes egin eta josteta munduan sartzeko: «Ni nintzen artzaina eta zu zinen ardia…» adibidez. Horri esker beren errealitatea sortzen dute eta… bizitzen.

Igande arrasaldean, kalostrapera hurbildu nintzenean, lehenik ikusi nuena etzen izan sotana beltz andana bat, baina jendea nahas-mahas, zahar eta gazte, Herri Urratseko bolondres eta bisitari inplikatuen itxurakoa, batzu lanean, bertzeak bestan, denak loriatuak.

Erakusmahai bakotxaren sonoak errespetatzen zuen auzoaren dezibel eremua, apezpikua hurbildu zen Fedeolaren mahaira, miretsiz Fedea eta Kulturakoek egiten duten lana. Aipatu zuen euskal pastoraltza, nola egitura bat sortuko zuen laster, hein oneko baliabidez ornitua.

Kanpoan « Parvis des gentils » famatuko taula gainean, trikia jotzen zuen haurrak erran ziolarik ondoan zuen sotanadun apezari «Orai kantatu behar da ! » Apezak obeditu zuen, etzuen kantatu erdi ahalketua «A Léon Léon, roi de Bayonne et des couillons » bainan «Ai Ximun, Ximun errota azpian lo zagon !»

Bezperak hastean etzen izan apez, diakre et bertzeen prooxione pikarta, urre, ori, ferde, beltz, xuri, gorri, ihauteriak iduri, bainan sotanarik gabe ibiltzen zaizkigun gure arteko apez horiekin batean siriar aterpetuak, ondotik apezpikua pobreki bezti. Azken hunek etzuen aipatu, luzaz, goiz hartan eman mezaren balioa, aspaldiko topikoak bertze behin errepikatuz, bainan aurkeztu zituen laburzki ziriak elizako giristinoak, gerla eta bakea aipatu, gogarazi zuen ere Euskalherriak hartu bake bidea, erranez etzela batere ados hego euskalherriko obispoen ageriarekin. bakea egiten ari zela, hortarako behar zela elgarrekin mintzatu, etzen hasi erailketen balantzea egiten, batzuek ehunka bertzeek milaka, oroitarazi zuen soilik funtsezko erranaldi hau « Bakea ez da nere bakea, bakea ez da zure bakea, bakea da gure bakea » Erran zuen xinpleki, bortizkeria mota bat zela gelditu, bakea etzela egina, bide onean zela baizik, otoitz egin behar zela alderdi guziek urrats bat aintzina egin zezaten, kataskaren iturria ongi aztertu eta erantzun egokiak eman…

Gero goraipatu zuen euskaldunen idekidura eta lana. Hitza utzi zion Tote Saldubehere apezari. Hunek kontatu zuen bere birrosaba, Aldude Xiloineko Benoît Gariador, Abu Gosheko beneditanoen buruaren bizia, Xiloineko batzuentzat balizko apezpiku Jerusalem…

Hitza pasatu zion Mikel Erramousperi; hunek bere arbaso bat  aipatu zuen, Ardans Teofano, Aldude Mentakoa, hau ere Abu Gosheko beneditano… Jakinarazi zuen, Mikelek, aita Lertxundi han egon zela, nola bildu zituen ziriak elizako melodiak, gurekin genituen aterpetu siriarrak loriatu baitziren ikastean Bellokeko artxibategian aurkitzen ahal zirela eltzurre horiek.

 

Gero siriarrekin batean Gure aita erran genuen, kasik Jesusen mintzairan, hauxe eskutan genuela :
Awoun douèshméïa,
Nèth (q)radash(e) shmarh
Tété merkouzarh (“z”=ingles th)
Névé sévianarh
Eikén en douèshméya abb’hara

Haoul’ann lar’man-sourane èn’yomana
Ouérsh’ourl’ann houbènn ou arbarènn
Eikén ann-ap nann shouaria faïawénn

Oulla tal’ann in tçiona
Ella-pass’ ann èn bicha
Motorrl-dilar’y merkouzarh
Ourhail’o tèchporta all’almine.

Ondokit Berdin egin genuen siriak Agur Mariarekin.
Jarraian gurea eman genuen ozenki, bihotzaren erditik.
Gero salmoak kantatu genituen, behingoan osoki euskaraz Baionako katedralean.
Kantuz ari zait nere arima pizgarri baten oiharzuna buruan atera ginen, denak aurpegia argi eta bihotza alai.

Hala bazan ala ez bazan,
sar dadila kalabazan
eta atera dadila Baionako plazan.

Mandio

* Balizko errotak, irinik ez.
Balizko esnearekin ezin gosaldu.
Balizko olak burdinik ez.
Balizko diosesak, Mandiok nahiko zuen bestarik ez.

 

 

Posted by on 2018/06/30 in Jainkoa bizia jendea, Mandio

Leave a comment

DESPAREKOTASUNA EZ DA HALABEHARRA

Thomas Piketty ekonomialariak argitaratu berri duen liburuak (Capital et Idéologie – Ed.
Seuil) eztabaida publikoaren erdigunean jarri ditu berriz ere desparekotasunak. 2013an argitaratu
zuen beste liburu batek (“le Capital au XXIème siècle” – Seuil) sekulako arrakasta izan zuen: 2,5
miliun irakurle, 40 bat hizkuntzetara itzulia… Ekonomialari hau gaur egun punta-puntako pentsalari
edo intelektual bezala kontsideratua da mundu osoan. Liburu berri hau ez dut irakurri (1200 orrialde
ditu!…), baina hontaz egin aipamen edo bilduma zonbait bai (hala nola “la Vie”n agertua N°3863);
telebistaz egin elkarrizketa zonbaitetan ere ikusteko parada izan dut, eta hortik abiatuz berak atera
erakaspen zonbait agertu nahiko nituzke gaurkoan.
Historia, soziologia edota zientzia politikoak epe luzean eta planeta osoan jorratuz, azkenean
hitz gutitan laburbildu daiteken ondorio huntara heltzen da: desparekotasun ekonomikoak ez dira
berez existitzen. Edo, bestela erranda, ez dira naturalak edo halabeharrak. Indar harremanen eta
hautu politikoen ondorioak besterik ez dira, “ideologia” bidez justifikatzen direnak.
Alabaina, 1980-1990 urtetarik goiti garatu den mundializazioak ehun miliunka jende
pobreziatik atera ditu, baina, aldi berean, ez da gai desparekotasunen gorakada ikusgarria neurrian
atxikitzeko. Klase ertainen frustrazioak populismoa hazten du. Sistema horrek ez dezake leher egin
baizik.
Alta, idazlearen arabera, beste bide batzu posible dira. Proposamen erradikalak egiten ditu.
Adibidez, jabetasunaren araubidea atakatzen du, doktrina katolikoak ontzat daukan jabetza
unibertsalaren arauari hurbilduz.
Bistan dena, ez dira denak ados Thomas Piketty-k aitzinatzen dituen arrazoibideekin, ez eta
gutiagokorik ere. Baina guziz baikor agertzen da geroari begira, “giza garapen ertainean” sinesten
du, bizitza-esperantzan oinarrituz berdin osagarrirako eta eskolarako sarbidean.
Teoriatik praktikara pasatuz, elkarte eta ONG anitz dira, zorionez, hainbat urtetan hondamen
soziala baztertzeko xinaurri lana egiten ari direnak. Hauekin bideratu inkesta batek zortzi neurri
premiazkoak agertzen ditu desparekotasuneri buru egiteko. Ikus ditzagun laburki.
1/ Gutieneko sozial errentak emendatu, eta hauek 25 urte azpiko gazteeri hedatu. Proposamen bat
dago pertsona batentzat hilabetean 860 euroko irabazi bakar gutienekoa bidean jartzeko, erran nahi
baita gaurko pobrezia maila baino zerbaitxo goragokoa. 5 miliun pertsona bizi dira hilabetean 855
euroko irabazi azpitikoarekin…
2/ Desparekotasun sozialak ttipi-ttipitik zaindu. Gaur egun Frantzian 3 miliun haur pobre daude,
eta soilik haur behardunen %5ak ardiesten du haurzaindegirako sarbidea – %22ak aldiz haur
“fagoratuetan”. Xedea dago laguntza egokitua ekartzea ere gurasoeri.
3/ Balizko etxebizitza politika bat gauzatu. Bizitegi kostuaren gorakadak desparekotasunak
areagotzen ditu, eta, bestalde, 7 bat miliun bizitegi behar litezke baitezpada arraberritu.
4/ Lanbideari sarbidea errextu eta gazteen langabeziaren kontra ari izan. Azpimarratzekoa da
“Missions Locales” erakundeek egiten duten lana, eta hedatu behar litaike 18 urte azpitiko gazte
guzieri zuzendu aprendizgo edo formakuntza ezinbestekoa.
5/ Eskolako hutsegitearen kontra ari izan eta emantzipazio bideak eraiki. Ikasleen gaitasun
desberdin eta anitzak gehiago kondutan hartu beharko litaizke eta pedagogia egokituak bideratu
gurasoak prozesuan integratuz.
6/ Eskubideetarako sarbidea sustatu. Laguntza baten eskubidea duten 3 pertsonetarik batek ez du
laguntza eskuratzen. %31ak ez ditu alokazioneak altxatzen, edota %36ak RSA…Informazio eskasez,
administrazio papereriengatik…
7/ Politika publikoak kidetzan eraiki. Huntan denak ados dira: politika publikoak bideratu eta
ebaluatu egin behar dira zerikusia dutenen partehartze ezinbestekoarekin.
8/ Lege berri ororen eta politika publikoaren ondorioak baitezpada ebaluatu.
Norbaitek galdegingo balu zertaratu nahi dutan hau guzia aipatuz, erantzungo nioke Isaiasen
pasarte (Is 1, 13;17) hunekin, Jaunak diolarik:

“Ez ekar gehiago opari hutsalik;
higuingarri zait intsentsua,
ilargiberri-bestak, sabatoak, batzarrak…
ikas ongia egitea, bila zuzenbidea:
lagunt zapaldua,
umezurtzari egin justizia,
defenda alarguntsa!”

Peio Ospital
2019-10-07

 

Mandio

Lehenagoko artikulu frango ikus daitezke hemen klikatuz

17/0/27

 

Mizel Jorajuria

Lehen mailako irakasle izana
Luzaz IKAS pedagogia zentroaren lehendakari.
Euskaltzaleen biltzarra elkartearen buru.

 

Biziak ihes

Anand Indiako konfinamenduaz mintzo

Orriako iduzki sainduaren zilo beltza

Balizko diozesako bestak

Batasun unibertsala

Zergatik Zertako

……….

Apezpikuari seigarrena

Atxik azu

Orria amets bat baino gehiago.

San Fermin eta Her 17/0/27

Tikka eta…

Etxexuri.

Ossau

Fedeola : gogoa baikor !

Gogo-bihotzaldi on !

Haize hegoak hurbiltzen ditu mendi urdinak bistara…

Euskal Herriko Elizaren sinesgarritasuna jokoan.

Diosesako euskara frantsesez.

 

 
Tresna-barrara saltatu