1,3 miliar katoliko munduan

By , 2019/04/23 07:38

Vatikanoak plazaratu berriak ditu mundu guziko katolikoen kopuruak 2017 urtearen kontu. Ba dira beraz 1.313.000 katoliko bataiatuak munduan. 2008an baino 183 milioi gehiago. 2016tik 2017rat emendioa %1,1ekoa izan da. Hara non eta zenbat banatzen diren katolikoak munduan barna : % 48,5 Amerikar kontinentean,  % 21,8 Europan, Afrikan % 17,8 , Asian %11,1, Ozeanian %0,8.

Beren eremuko jendetzarekin parekatuz geroz, non egin dute goiti ala beheiti katolikoek ? Europan katolikoen pisu demografikoa hein berean egon da. Ameriketan puntu batez emendatu da. Beste eremu guzietan emendioa handiagoa izan da : Katolikoek bi puntu eta erditan indartu dute Afrikarren artean duten partea ; Asian puntu eta erdian indartu dira, eta Ozeanian 1,8an.

Potreta distiratsu horretan itzalguneak ere ba dira, alegia deus ez gero eta kolore beltzagoan ageri direnak mapan. Bataioak kopuruz beheiti doatzi, neurri handienean Europan, Amerika ipar eta hegoan ere. Ozeaniak, Asiak eta guziz Afrikak dituzte zenbakiak goiti altxatzen. Bilakaera berdintsua da oraino apez zenbakiei so egiten zaienean ; 414 582 apez katoliko ba dira mundu osoan, urtea barne – % 0,09. Apaltze horrek demendrenekoa dirudi baina Europan eta Ameriketan, bost katolikotik hiru aurkitzen diren eremuetan, apalketak % 2 pasatzen ditu, Asiakoek eta guziz Afrikako apez emendioek dute kopuru orokorra funski hobetzen.

Mattin larzabal 2019 04 20

Leave a Reply

Panorama Theme by Themocracy

Tresna-barrara saltatu